XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. OFIZIOA, KARGUA edo MAlZTASUNA adierazten duten atzizki adjetibogileak.

Greba

- Egun on, jauna.

- Kaixo Iñaki, egun on, zer da berri?

- Ez da berri onik.

Langile denok batzarre bat izan ondoren, bihar greban sartzea erabaki dugu.

- Horretan zarete orduan... eta, zu zatoz, hain zuzen, denen aintzindari?

- Bai, jauna neu nator denen mandatari.

Orain astebete aurreratu genizkizun eskabideak ez dute izan erantzunik zuregandik.

Bihar eguardirako erabagirik jasotzen ez badugu, arratsaldean, manifestaldi batez, gure grebari hasera emango diogu.

- Hara Iñaki, hamabost urte daramazkizu entrepresa honetan, hamar urte dira beste ehun kirten horien arduraren jarri zintudala, zentzundun eta esangin izan zaitugu beti, ezin dut sinistu greba baten mezudun nor eta zu etortzerik.

- Jauna, kirtentzat dituzun eta nire manda jarri zenituen ehun langile horiek ere gizonak eta euskaldunak dira, zerori eta ni bezala.

Ez zu bezain jakitun edo ni bezain eleketari; baina behargin bezala ez dute aitzakirik.

Oso arrazoizkoak dira dakartzaten eskabideak.

- Arrazoizkoak eskabide horiek?

Zoaz edozein entrepresara, galde edozein etxegileri, ea non edo nork jaso dituen soldatak ehuneko hamar baino gehiago.

- Ez da nire arloa, jauna, entrepresarik entrepresa berriketari ibiltzea; baina, gure emazteen erosketari begiraturik, ehuneko hemezortzian igon da bizimodua, azken urte honetan.

Horri erantzun behar diote gure soldatek.

- Iñaki, zuk badakizu krisialdi gogorrean gaudela.

Honelakoetan denok galtzaile, kapitala eta soldatak, nagusiak eta langileak.

Gure diruzaina harriturik dago, beste etxegile gehienak gainbeheraka ikusirik, guk nola eusten diogun ulertu ezinik.

- Zure diruzain hori tripazai ganbelu bat besterik ez da.

Bera eta atezaia gure salatari dituzula ere badakigu; baina, zuk eta nik eta denok dakigunez, urte honetan zehar egin ditugun etxeak errez eta ondo saldu dira, zergaitik?

Langile paregabeak gaituzulako.

Gure artean, igeltsari, hargin, zurgin eta arotz onak daudelako.

Gauzak oker joan izan balira, gu izango ginatekeen errudun.

Gure izerdi eta ahaleginei esker, hain ondo joateak geure zondun bihurtzen zaitu.